GOZO-GOZO TALDEA
Gozo-Gozo Andoaingo zazpi musikari gaztek 2010eko otsailean sortu genuen erromeria taldea da (gaur egun 6 musikarik osatzen dugu). Gure taldearen izena segituan zabaldu zen Andoaingo herrian bertan, eta ondoren, Euskal Herriko hainbat herritako erromeria eta jaietan ere jo izan dugu. Andoainen eta Gipuzkoako txokoetan eskainitako kontzertuez gain, Bizkaian eta Nafarroan kontzertu ugari eskaini ditugu jadanik.
Beste musika-taldeen abestien bertsioak eskaintzen ditugu lauzpabost orduz, baina etorkizun hurbil batean geure abesti propioren bat edo beste edukitzea pentsatuta daukagu.
Gure taldearen helburua argia da: ikusleek dantzatzen eta abesten duten bitartean ondo pasatzea. Guk ere oholtza gainean bikain pasatzen dugu, eta ikuslegoari hori transmititzen ahalegintzen gara.
Interesaturik egonez gero, zoaz "Harremanetarako" atalera edo bidal iezaguzu mezu bat posta elektronikora: [email protected]. Gurekin harremanetan jarri ondoren prezioaz, ordutegiaz eta soinu-ekipamenduaz hitz egingo genuke. BIZI GOZO-GOZO!