ESKER ONEZKO HITZAK
Mila esker Maitane!
Maitane Amutxastegi duzu aldameneko argazkian ikus dezakezun neska gaztea. Eta zertara dator bada, Maitaneren argazkia gozo-gozotarron webguneko "esker onezko hitzak" atalean? Ez, ez da taldeko taldekide berria, baina bai, zentzu batean, taldea aurrera eramaten lagundu digun lagun handia! Gure logoaren egilea duzu berau, irakurle!
Gure taldearentzat logoren baten beharrean geunden, eta nor, Maitane baino hobeto? Asteazken batean gure taldearen logoa egiteko prest egongo ote zen galdetu, eta hurrengo egunerako prest ekarri ez zigun ba artista honek! Eta ez bakarra, ez, ez, aukera ederra mahaieratu zigun! Eta hori dela eta, gozo-gozotarron partez munduko eskerrik beroenak, izan ere, oso lagungarri izan baitzaigu bere ideia. Mila esker, beraz, Maitane! Moda eta diseinu munduan etorkizun oparoa izan dezazula opa dizu Gozo-Gozo taldeak!

Mila esker Manu!
Manu Gaigne duzu bateriaren atzean ezkutatzen den gaztea. Gozo-Gozoren hastapenetan bera izan zen gure bateria-jolea, baina arazo pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen. Taldeko gazteena zen, baina musika munduan urteak daramatza, eta instrumentu ugari jotzeko gai da dagoeneko. Donostiar jator honi gure eskerrik beroenak, gurekin egin zituen lehen urte haiengatik. Eskerrik asko Manu gure taldean erritmoa eramaten laguntzeagatik!
Mila esker Julen!
Bateria ederra irudikoa ezta? Zer esanik ez orduan bateriajoleaz! Manu Gaigne izan zen taldearen hastapenetan erritmoa jartzeko arduraduna, baina arazo pertsonal batzuk zirela-eta, taldea utzi behar izan zuen. Orduantxe etorri zen gure bateria tolosar berria: Julen Gorostiaga! Honek ere, ordea, gure artean urtebete egon ostean, taldea utzi behar izan zuen, arrauneko entrenamenduek eta estropadek ez baitzioten apenas denborarik uzten. Arraunean jo eta su aritzen da!
Sekulako erritmoa jartzen zion gozo-gozotarron musikari, eta ilusioa eta gogoa nabarmen zitezkeen taldean zegoenean! Mutil jatorra eta langilea, ez zen ez edonor gure artean! Bera zen bateria-jotzailea eta baita taldeko patroia ere, ez zuen ez lan makala. Denbora gutxian konfiantza ikaragarria eman zigun, eta hori eskertzekoa izan zen! Eskerrik beroena, beraz, gure Goroxi! Arraun munduan etorkizun oparoa izan dezazula!!!