NOTICIAS DE GIPUZKOA - 2010/06/24
"Trikitixa taldeak indarra hartzen ari dira Andoain eta inguruetan, urtetan gainbeheran egon ondoren"
Berriki sortu da Andoainen Gozo-gozo taldea, zazpi neska-mutilek osatua. Mikel Urdangarin taldekideak kontzertua eskaniko du bihar, San Joan jaien baitan Ingo al deu? taldearekin. Hurbiltzen direnak dantzan jarriko dituztela promestu du
Gozo-gozo taldea halabeharrez sortu dela aitortu du Mikel Urdangarin taldeko piano eta biolin joleak. Ibilbide berrian Leire Esnaola, Lorea Soto eta Ezkide Oteiza trikitilariak, Maialen Santa Kruz pandero jolea, Aimar Urruzuno gitarra jolea eta Julen Gorostiaga bateria ditu bidelagun.
Noiz eta nola sortu duzue taldea?
Bateria izan ezik, gainontzeko kideak ikastolako gelako lagunak gara. 18 urte inguru ditugu denek. Andoaingo Santa Kruz jaietarako biolina, gitarra eta bateria behar zutela esan ziguten eta kontzertu horretarako elkartzen joan ginen. Entseguetan hasi ginen, ahoz aho zabaltzen hasi zen eta taldeari izena jarri genion. Orduan pentsatu genuen agian jarraitzeko aukera genuela eta bateria jolea hartu dugu orain taldeko kide gisa.
Pianoa, gitarra edota biolina bezalako instrumentuak jotzen dituzue. Ez zarete, beraz, ohiko trikitixa taldea, ezta?
Trikitilarien abestietara moldatzen saiatzen gara, baina gure kutsu propioa ematen diegu kantei, pianoa, gitarra edota biolinarekin. Erromerietako musika egiten dugu, ez dago dudarik, baina eguneratu nahi izan dugu.
Gazteak zarete. Etxean nola hartu dute zuen norabide berria?
Orokorrean aurrera jarraitzeko babesa jaso dugu, familia aldetik zein lagunen aldetik. Hala ere, badugu arazo bat: gidatzeko baimenik ez dugu eta herri batera eta bestera desplazamenduetan familia guztia mugitzen dugu! Zazpi kide gara taldean eta hiru kotxe behar izaten ditugu, baina oraingoz moldatzen gara.
Kontzertu dezente dauzkazue dagoeneko agendan. Nola izan dute taldearen berri?
Internet bidez nahiko propaganda egin dugu. Blog bat sortu dugu,Tuenti sare sozialaren bidez ezagutzera eman dugu gure proiektua eta kontzertuetako bideoak Youtubera igo ditugu. Bloga egin eta bi astetara Erandiotik deitu ziguten kontzertu bat eskaintzeko eta oso harrituta geratu ginen. Orduan konturatu ginen duen indarraz...
Bertsioak ala kanta propioak egiten dituzue?
Hasieratik gure asmoa beste taldeen bertsioak jotzea zen. Noiz edo noiz egin dugu gure artean kanta propioa sortzeko proposamena, Gozo-gozo taldea identifikatzeko balio lezakeena. Bizpahiru abesti izango lirateke, baina oraingoz ez dugu serioski planteatzen. Hasiberriak gara eta gure muina beste taldeen bertsioak egitea da.
Non izan zarete?
Andoaingo Santa Kruzetan jo genuen, eta bi eskoletako jaialdietan, Andoainen eta Asteasun. Asteburu honetan ere Andoainen izango gara, igandean Betelun eta uztailean Pasai Donibanen. Bizkai aldetik ere deitu digute, baina ezin izan dugu agenda moldatu. Egia esan herrian sekulako ongi-etorria egin digute. Gainera beste talde berri bat ere badago, Ingo al deu? izena duena eta parrandan hor ibiltzen gara elkarri "gogo-gozo" eta "ingo al deu?" esanez.
Azken urtetan trikitixa talde mordoa sortu dira. Modan al dago?
Hori esaten digute. Andoainen eta gure inguruan argi ikusten da trikitixak gorakada eman duela, urte batzuetan gainbeheran egon ondoren. Andoainen bertan bi talde berri gaude, Villabonan ere beste bat dago... Guri iruditzen zaigu, eta jendeak ere hala esan digu, indarra hartzen ari dela trikitixa, hainbat urtetan gainbeheran egon ondoren.
Zuek ikusmira pribilegiatua duzue taula gainetik. Gaur egun jendeak dantza egiten al du plazan?
Herri bakoitza mundu bat da. Esaterako, Asteasun, denak dantzan jarri genituen, baina Erandion bizpahiru pertsona zeunden dantzan. Kanta ezagunak dantzatzeko errazagoak dira eta patxangeoko kantuak jendeak gustura hartzen ditu. Herriak asko baldintzatzen du.
Eta hemendik aurrera zer?
Hori da orain erronka. 18 urte ditugu eta beharbada taldekide batzuk kanpora joango dira hurrengo urtean ikastera; horrek esan nahi du ezingo dugula astebururo geratu entseatzeko. Orain taldea ondo finkatzen badugu, aurrera egin ahal izango dugu etorkizunean. Zentzu horretan, hemendik aurrera datozen bi urteak garrantzitsuak izango direla uste dut, gehiengoak aurrera egin nahi dugula argi dugulako.
Diskorik kaleratzea burutik pasa al zaizue?
Gaur egun ez dugu planteatzen, gure abesti propioak ez direlako lehentasuna. Hemendik denbora batera planteatu genezake, batek daki! Gure asmoa aurrera egitea da eta ikusi egin beharko genuke nola etortzen zaizkigun kontzertuak. Taula gainean oso ondo pasatzen dugu eta jendeak esan ohi digu hori transmititu egiten dugula. Gure-tzat musika elkarrekin egoteko ai-tzakia eta ongi pasatzeko modua da.
AIURRI ALDIZKARIA - 2010/06/23
Gozo-gozo Sanjuanetan zuzenean
Gozo-Gozo Andoaingo zazpi neska-mutilek osatutako musika taldea da. Aurten bertan hasi dira elkarrekin entseatzen elkarrekin, eta dezenteko ohiartzuna lortu dute dagoeneko.
Nolatan eta noiz sortu zenuten taldea?
Mikel Urdangarin: Gure aurreneko asmoa ez zen taldea sortzea, baina gertakizunak bata bestearen atzetik etorri dira azken hilabeteetan. Inauterien aurretik taldeko lau trikitilariei (Maialen, Ezkide, Lorea eta Leire) Santa Krutzetan erromeria moduko zerbait egitea proposatu zieten. Horiek Aimar (gitarra) eta niri (biolina eta teklatua) hots egin ziguten, haiengana batu gintezen. Azkenean talde finkoa osatzeko ideia indartu egin zenez, bateria bilatu genuen.
Zer moduz moldatu zarete orain arte elkarrekin zazpiak?
M.U.: Primeran. Hasi eta agudo, Orioko baserri batean lau egunetarako egonaldia egitea erabaki genuen. Goiz eta arratsalde aritu ginen musika jo eta jo, Santa Krutzetara prestatuta joan nahi genuen-eta. Elkarbizitzak asko lagundu zigun soinuaren aldetik ez ezik elkarren arteko konfiantza hobetzeko ere, ezagunak besterik ez baikinen gutako batzuk artean.
Nola definitzen duzue zuen estiloa?
M.U.: Batik bat euskal kantutegia darabilen erromerietako musika taldea da Gozo-Gozo.
Aimar Urruzuno: Festa giroan dantzatzeko musika bixi-bixia egiten dugu. Gozategi, Maixa eta Ixiar eta antzeko taldeen bertsioak egiten ditugu, baina baita pop-rock-eko zenbait talderenak ere, trikitira egokitu eta gero.
Ez al dizue erakartzen abestiak sortzeak eta CD batean grabatzeak?
A.U.: Abestiren bat edo beste sortu izan dugu, baina oraingoz gure asmoa plazan dantzagarriak diren bertsioak egitea da. Lehenbiziko kontua taldea sendotzea eta taulagainera ohitzea da. Etorkizunean nork daki nondik joko dugun...
Non jo duzue orain arte?
M.U.: Esan daiteke Egunkariaren alde Goikoplazan egin zen jaialdia izan zela gure lehenbiziko agerraldia. Geroztik, Erandion eta Santakrutzetan jo dugu.
Zer egin duzue hasi eta beherala zuen hotsa Erandioraino iristeko?
M.U.: Interneten asko ari gara mugitzen, geure burua saltzeko asmotan. Gozo-Gozori buruzko informazioa, argazkiak eta bideoak dakartzan bloga sortu dugu eta facebook, twitter eta horrelako sare sozialetan ere bagabiltza.
Zer moduz Bizkaiko paraje haietan?
A.U.: Egundoko arrakasta eduki genuen (kar-kar). Hango gazte asanbladak deituta joan ginen. Plaza hutsa zegoen jotzen hasi ginenean, baina halako batean 25 laguneko kuadrila agertu zen; triki-poteotik zetozen, pasa-pasa eginda denak ere. Athleticak galdu berri zuela eta deprimitu samar zeuden (kar kar), baina gurekin ederki asko egin zuten dantza.
... Eta Santakrutzetako herri bazkariaren osteko erromerian?
A.U..: Etxean eta gertukoen aurrean izanik urduri samar oholtzaratu ginen, baina gero oso gustura aritu ginen. Jende asko bildu zen, nahiz euria egin; bai koadriletako jendea, baita gure familiako kideak nahiz lagun asko ere dantzan ikusi genituen, eta hori poztekoa da.
M.U.: Ez omen zuten espero horren ondo joko genuenik. Horixe ean ziguten ordura arte Gozo-Gozo interneten zintzilikatuta daukagun bideoari esker ezagutzen zuten zenbaitek.
Animatuta, beraz, Sanjuanetarako?
A.U.: Oso animatuta gaude egun horretarako. Ezberdina izango da Santakrutzetako emanaldiarekin alderatuta, arrazoi ugari dela medio: aurretik ez dago giroa berotu dezakeen koadrilen bazkari edo afariririk, Nafarroa Plaza leku handia eta hotza da, eta gainera, herriko gazte askok betidanik Sanjuanetan Hernanira joateko joera izan dute.