Uda sasoia bukatzera doa, eta berakin batera, baita eguraldi ona, oporrak eta herrietako jaiak ere. Guri dagokigunez, hemendik aurrera kontzertu bakan batzuk izango ditugun arren, aurtengo kontzertuen denboraldia amaitu dela esan dezakegu.
Eta denboraldi bat amaitzen den bakoitzean egin ohi den balorazioa egin behar dugu jarraian, beraz. Zinez kontentu gaude aurtengo uda nola joan zaigun ikusita. Hego Euskal Herriko lurralde guztietan jo dugu (Iparraldean noizbait jotzeko irrikitan gaude), nahiz eta lurralde bakoitzean emandako kontzertu kopurua oso desberdina izan den. Gipuzkoan eman ditugu kontzertu gehien, Andoainen, inguruko herrietan eta baita kostaldean ere. Bizkaia izan da kontzertuen kopuruari erreparatuz, bigarren lurraldea. 5 kontzertu eman ditugu, horietatik bi Bilbon eta gainerako hirurak Durangaldean. Nafarroan, Sakana eskualdeko herritarrei gure musika asko gustatzen zaiela dirudi, askotan deitu baitigute jadanik. Kontzertu guztietan egiten diguten harrera beroa eskertzekoa da. Arabari dagokionez, kontzertu bakarra eman dugu. Ea hurrengo urtean lurralde honetan kontzerturen bat gehiago emateko deitzen diguten.
Uda biribila izan da. Kontzertu ugari izan ditugu, baina eramangarria izan da. Gozo-Gozoren bigarren uda izan da hau, eta aurreko urtearekin alderatuta askoz ere emanaldi gehiago izan ditugu. Ildo beretik, azpimarratu beharra dago kontzertu askotan bikain pasa dugula eta oholtza gainean izugarri gozatu dugula. Hainbeste kontzerturen ostean, taldeak heldutasun handia lortu du.
Eskerrik asko, beraz, gurekin harremanetan jarri diren jai batzorde eta batzordekide guztiei. Nahi duzuenean, berriz ere zuekin izango gara. Ea hurrengoan Ipar Euskal Herritik estreinakoz eta Arabatik gehiago deitzen diguten.
Ondo izan Gozo-Gozotarrok eta hurren arte!